Galdakaotik Udalekuetara

Galdakaon, apirilak 20
Goiza lainoak estalita hurbildu garen arren, eguzkiak irri egin digu gaur ere Galdakaon. Pentsionisten elkarteko ordezkariak izan ditugu bisitan, euren artean zuzendaria. Kezka nagusia garraio publikoaren inguruan izan da, metroaren ingurukoa zehatzak izateko. Diotenez, Galdakao bezalako herri handi batera metroa heltzea ezinbestekoa da. Zerbitzu garrantzitsuak eskaintzen ditu herri gisa eta bikaina litzatekeela hauetara heltzeko errastasuna izatea metro bidez.
Bestalde, udaleku proiektuaren inguruko interesa agertu dute hainbat gurasok. Antza denez, iazkoetan parte hartu zuten bertara urreratu zaizkugun zenbait umek eta ...
Continue Reading →
0

Instituzioak herrian

Galdakaon, apirilak 19
Egun bizia gaurkoa Galdakaon, auzokideak parte hartzaile hurbildu egin dira autobusera, eta komentatzen dute pozik daudela erakundeak herrira hurbildu izanarengatik,harro aurkezten dira N-634 lanaren hobekuntzarekin baina metroa Galdakaora heltzearen garrantzia berriz ere azpimarratzen dute. Gainera, Erabide eta pentsionisten erakundeak eta hainbat eskola etorri dira. Azkenik Ibaizabal saskibaloi taldeko partaideak etorri dira,  Bizkaian Aldundiak egiten duen lana ez zuten ezagutzen, leku ezberdinetatik etorri dira, Mallorca eta Bartzelona adibidez, eta oso pozik atera dira aurkikuntza berriarekin.
Eguna amaitzeko hirugarren topaketa daukagu, ...
Continue Reading →
0

Usansolo aktibo

Usansolon, apirilak 18
Goiz berotsua dugu gaur Usansolon zenbait bisitekin. Eskualdeak geolokalizatzen dituen pantaila begiratuz, bisitariek Galdakaon dituen proiektuak Usansolora hurbiltzea komentatzen dute, haien zonaldean proiektuen gabezia ikusten dutelako. Eskualdean, nagusientzako eguneko zentrua faltan botazten dute eta Usansoloko ospitalera metroa heltzea nabarmentzen dute.
Arratsaldean, Madalen emakume elkarteak bere iritzia ematen du AP8 eta N-240 intergunearen inguruan, Usansolotik pasatzen dena. Hauek pozik agertu dira  oinezkoen igarobide berriari dagokionean, baina ez hainbeste Labeaga auzoan ez den errepide hobekuntzarekin.
Continue Reading →
0

Ekonomia jarduera ezgutzen Basaurin

 Basaurin, apirilak 17
Goiza eguzkitsua hasi da Arizgoiti plazan eta zenabit auzokide izan dira autobusera hurbildu direnak , Basauriko alargun elkartea, Etxe Mari nagusien etxea eta Caritas. Bilboko metroa ikustean Aldundiak egindako proiektuen artean, “metroa Basaurin dugunetik ez dugu autobusa berriro hartu, harrigarria!” eta proposatzen dute Usansoloko ospitalera ere metroa heltzea.
Arratsaldean, Aldundiak egiten duen bigarren topaketan, kasu honetan, ekonomia jarduera lantzen da, bertan ekonomian interesatuak dauden hiritarrak biltzeaz aparte, Beaz agentziaren zuzendaria Ainara Basurko eta Imanol Pradales garapen ekonomikoaren ahalduna elkartzen ...
Continue Reading →
0

Jendearen ahotsa entzunez

Basaurin, apirilak 16
Basauriko bigarren eguna izan dugu gaur. Oraingoan ere talde batzuk izan ditugu bisitan. Batetik Lantegi Batuak-ekoek etorri zaizkigu eta bestetik Ekibera emakume taldea.
Herriko neska bat hurbildu zaigu Foru Aldundiak Urdaibaiko hondartzen zainketan egiten duen lana txalotu nahian. Bereziki Laga-ko hondartzaz hitz egin digu. Leku ederra, paregabea dela eta gustatuko litzaiokela halaber, erreka dagoen aldean esaterako, txakurrentzako gune bat egokitzea.
Beste alde batetik, gurpil-aulkia duen gizonezko batek iradokizun bat egitea eskatu digu. Berak dioenez, bai Ariz Basauri eta bai San ...
Continue Reading →
0

Zelako maila daukan Bilbok!

Basaurin (San Miguel), apirilak 13

Nerbio-Ibaizabal eskualdearen ibilbideari hasiera ematen diogu, Basauri izanda lehenengo helmuga, konkretuki, San Migel auzoa. IMFPB eta Gorabide erakundearen bisitaz gain, auzokideek Aldundiak egiten dituen proiektu ezberdinen inguruan beraien ikuspuntu ezberdinak ematen dituzte. Alde batetik, Bizkaian 2018an ospatuko diren ekitaldiak ikustean, gure lurralde historikoa jasotzen ari den mailaz harro daudela komentatzen dute eta askok rugby finalera eta MTV ekitaldira joatea pentsatzen dute. Bestetik,bere eskualdean dagoen Supersur proiektuaren inguruan desadostasuna aurkezten dute, esaterako,ingurumen fisikoan duen eragina eta suposatzen ...

Continue Reading →
0

Bizkaiko ondare historikoa protagonista

Elorrion, apirilak 12

Elorriora heltzen gara eta gaurko egunean gehien landu den gaia udalerriaren  garraiobeen arteko lotura izan da. Auzokideak orokorrean pozik agertu dira Bizkaibusek egindako hobekuntzarekin Elorriok Bilbo eta Galdakaorekin duen loturari dagokionean, Hala ere, Elorrio eta Berriz konektatzen duen linea faltan botatzen dute, baita ere, BI-3321 errepidearen hobekuntza komentatzen dute. Gainera, auzokide batek egindako ekarpena harritu gaitu gogorazten duenean Argiñetako nekropoliaren indusketa, Elorrion dagoena, non Aldundiak kolaboratu egin duen.

Continue Reading →
0

Euritan dantzan

Berriz, apirilak 11

Denboraldi kaskarrari aurpegi ona jarriz agertu zaizkigu Berriztarrak. Orohar oso partehartzaileak izan direla aitortu behar dugu. Alde batetik talde ezberdinen bisita izan dugu; San Prudentzio helduel elkartea eta Gure Izarrak emakume taldearena.

Bestetik, aipatu behar dugu bisitarietako batek interes ugari agertu duela gazteen inguruko zerbitzu eta planifikazioan. Bere aburuz, gazteak dira etorkizuneko itxaropena eta euren ongizatea bermatzeko lan egin behar da, beharrezkoak diren tresnak eskainiz.

Continue Reading →
0

Lehenengo Topaketak

Ermuan, apirilak 10

Euriak ez du oztopatzen bisitarien etorrera autobusera Ermuan egondako bigarren egun honetan, esaterako, Lantegi Batuetako langile bat harro agertu da  bere erakundean Aldundiak egiten duen ekarpenarekin. Gainera, Ermuako saihesbidearen inguruan zenbait lagun utzi dituzte haien proposamenak, ukimen pantailen bitartez, eta bide batez, errepide honen irekiera gogotsu itxaroten dutela aitortzen digute.

Arratsaldean, lehenengo “topaketa”ri hasiera ematen diogu, topaketa hauetan sail bakoitzeko ahaldunak eta gai ezberdinetan interesatuak dauden herritarrak batzen ditu. Gaur, mugikortasunari buruz aritu ...

Continue Reading →
0

Ermutarrak Bizkaitarren sarean

Ermuan, apirilak 9

Aterri hasi dugu eguna gaur Ermutarrekin. Autobusera sartu orduko hainbat pertsonek itaundu digute honen inguruan informazioaren bila. Bizkaitarren sareako partaide bat etorri zaigu bisitan. Durangaldean egiten diren batzarretara joatea ezinezkoa zaio eta aukera aproposa izan dela hau beretzat.

Bestalde, ezgaitasuna duen emakume bat hurbildu zaigu, Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntza ezberdinen inguruko informazioa jaso nahian.

Continue Reading →
0
Page 5 of 10 «...34567...»