Lan ugari Enkarterrietan

Sodupen, maiatzak 7

Eguraldi ederrarekin agertu gara gaur Sodupen, Enkarterrietako lanarekin jarraituz.

Bisitarien ustetan hobekuntza nahikoa egin daitezke euren herrian, esaterako kirol eta kultur zerbitzuetan. Langileak oporretan daudenean edota dena delakoagatik lan egiten ez dutenean, ez dute ordezkorik jartzen beraz, leku hau itxita egoten da.

Ibarrako auzoko sarrera egokitzea ere iradoki egin digute, halaber, auzoan zehar dagoen saneamendu sistema osoa konpondu eta beharrezkoa izanez gero berria egitea. Herriko hainbat pertsonaren bizitza kalitatea hobetzeko asmotan ere beste hainbat hobekuntza proposatu dizkigute, hala nola, herrian zehar ...

Continue Reading →
0

Karrantza Harana Liluragarria

Karrantza Haranan, maiatzak 4

Liluraturik eta hunkiturik gelditu gara Karrantza haraneko inguruekin eta jendearekin. Oso eroso sentiarazi gaituztela aitortu behar dugu. Bai bizkaibus zein tren bidezko sareak lehen baino eskasagoak direla esan dute. Orain dela urte batzuk askoz zerbitzu hobea ematen zela aspektu honetan. Errepide sarean egin diren konponketa eta berrikuntzekin aldiz pozik agertu dira, salbuespen bat izanik: Malabrigo-ko zubibidearen proiektua 2019rako espero zen eta oraindik ez dutela honen berririk jaso.

Ilusio osoz gozatu dute Ventalaperra kobetako 3D irudikapenaz, oso zaila baita bertaraino ...

Continue Reading →
0

Topaketa Zallan

Zallan, maiatzak 3

 

Goiza Mimetiz eskola aurrean hasten da, Zallan. Ume ugari gerturatu dira. Eskolako irteera aprobetxatuz eta beraien ama, aita edo tutoreez lagunduta, autobusa bisitatzen dute. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaz espero zutena baino gehiago ezagutzen dutela konturatzen dira. Hainbat bizilagunen bisita ere jasotzen dugu; Bizkaiko Foru Aldundiak Zallan aurrera eramango dituen hainbat proiektuen garapenean interesaturik daude.

Proiektu hauek ondo ezagutzeko, ukipen-pantailara gonbidatzen ditugu, bertan ekimen hauei buruzko informazioa baitago, eskueldez ...

Continue Reading →
0

Garraio publiko funtzionala enkarterrin

Zallan, maiatzak 2
Zallan hasten da eguna Lantegi Batuaren bisitarekin,  bisitan parte hartzaile aurkezten dira . Aldundiak parte hartzen duen ze rbitzu gehienak ezagutzen dituztela komentatzen dute. Bilboko suhitzaileak, Guggenheim museoa, Bizkaia frontoia eta San Mames ezagutzen dutela azaldu dute eta Bizkaibus autobusa asko erabiltzen dutela azalerazi dute. Enkartada museoa ezagutzeko gogo handia dutela esan dute baina hara heltzeko linearik ez dagoela, horregatik, haien proposamena Zallatik museora Bizkaibus linea bat jartzea izan da. Ekibera erakundeko emakumeak ere Bizkaibuseko zerbitzuaz kexatu egin dira, ...
Continue Reading →
0

Abere-azoka Turtzioz-en

Turtzioz-en, maiatzak 1

Langileen egunarekin hasten da eguna Turtziozeko abere-azokan, besteak  beste, bertako eta artisau-produktuez eta animaliez inguratuta. Azokarekin bat eginez, Bizkaiako Food-truck-a gurekin dator, bertan gure lurraldeko produktuak eskeiniz, iparraldeko gilda, Idiazabal gazta eta Karrantzako zezina batik bat.

Gaurkoan hainbat dira bisitatzen gaituzten pertsonak, kasurako, 1966 urtean Aldundian lan egin zuen gizona. Honek proiektuak geolokalizatzen dituen paintaila begiratuz eguneratuta dagoela adierazten du. Gainera, familia ugari etorri direnez, asko dira udalekuetan interes handia adierazi dutenek, beraz, honen inguruan Aldundiak adierazten duen informazioa ...

Continue Reading →
0

Bizkaia eta Kantabria arteko muga aldarrikatuz

Lanestosa, Apirilak 30
Lanestosan hasten gara Enkarterrietako ibilbidea. Jende asko ikusten ez den arren, Isasti egoitza beraien herrialdeaz gu etortzeaz eskertuta agertzen da.  Aldundiak egiten dituen zerbitzu batzuk ez dituzte ezagutzen baina interes handia jartzen dute haietan, batez ere, ikutzeko pantailan Etxegoki proiektua  irakurtzen dutenean. Honek tutoretzapeko apartamentuak dira, urritasun fisikoa daukaten pertsonen bizitza independienterako.
Egun euritsua dela eta, jende askorik ez da hubiltzen; baina Bizkaibuseko autobusetik jaisten diren pertsonak bueltatxo bat ematen dute, bere eskualdean dauden proiektuak bilatzen dituztelarik. Horrela, Bizkaia eta ...
Continue Reading →
0

Orozko, lurrin herria

Orozkon, apirilak 27
Artiach gaileta mitikoen usain zoragarriak liluraturik utzi gaitu Orozkok. Jentearen kezka nagusia,  Foru aldundiak herri honetan proiektu gutxi dituela izan da. Gehienbat garraio publikoaren gaia izan dugu eztabaidan. Euren aburuz, Orozko Arabako lurraldearekin mugan egoteagatik zerbait ahantzia geratzen dela diote.
Beste alde batetik, Gorbeiako parke naturalaren barnean Orozko herriak parte-hartze handiagoa izatea gustatuko litzaieke, herrian honi buruzko informazio gehiago egotea turistentzat eta irteerak prestatzea bertatik.
Hala ere gogotsu etorri dira beste zerbitzu batzuen inguruan informatzera hala nola erresidentziak, udalekuak… eta ...
Continue Reading →
0

Urduña ere Bizkaia da

Urduñan, Apirilak 26

 

Egun parte hartzailea gaurkoa auzokideen bisitekin, hauek bere herrialdean egiteko proposamen eta iradokizun askorekin etorri dira, besteen artean, Urduñan errepideen sarbideak errestea. Gainera, Bizkaibuseko lineak maiztasun gehiago izatea proposatzen dute, adibidez, Urduñatik Galdakaoko ospiralera doana. Aldi berean, euren eskualdean proiektu gehiago egitea proposatzen dute, hala nola, gazteentzako programak eta emakumeentzako zerbitzuak. CEPA Basauriko(Urduña) emakume batek esaten duen aipamenarekin amaituko dugu eguna “beti ikasten dugu zerbait berria eta bereziki gure probintziaz aritzen garenean”

Continue Reading →
0

Proposamenak entzunez

Ugao, apirilak 25
Ugaon hasten da eguna alkatearen bisitarekin, pozik agertu da bere herrialdera autobusa etortzeagatik. Auzokideak Ugaon proiektu gehiago edukitzearen garrantziari buruz hitz egiten dute, eskuldeen pantaila taktilean ikusita, bere auzoan Aldundiak parte hartzen duen proiekturik ez dagoela. Ugaon erresidentzia egitea izan da proposamen ugariena.
Arratsaldean, Kultur etxearen eta Ibilgura emakume elkartearen bisita izan dugu, beste bisita batzuen artean, Ugaotar emakume batek, errepide eta garroiobeen panelak ikusiz, komentatzen du lehen garroiobe bakarra zutela, trenbidea.
Continue Reading →
0

Arteak arrakasta izan du Arrigorriagan

Arrigorriagan, apirilak 24
Egun lasaia gaur Arrigorriagan. Bisita partikularren artean, bi emakume Bizkaibusek Usansoloko ospitalera egiten duen zerbitzuaren inguruan pozik agertu dira,  autobusaren ibilbidea nahiko luzea izan arren, baina zonalde honetan egindako hobekuntza lanei buruz iradokizunak egin dituzte.
Egun osoan zehar asko dira Bilboko Arte Ederretako erakusketaren inguruan interesa izan duten pertsonak, esker onez azaldu dira Aldundiarekin arte esposaketa haien herrira ekarri izanagatik.
Continue Reading →
0
Page 2 of 8 12345...»