Balorazio positiboak

Derion, otsailak 4

Derion igaro ditugun azken bi egunotan, udalerriko biztanleen hainbat balorazio postibo izan ditugu baina gairik nagusia eskualde honetan izan da Euskotren eta Metroko lineak, Txorrierri Bizkaiko beste zonaldeekin lotzen duenak. Hiritarrek beren iruzkinak eta iradokizunak utzi dizigute gure multimedia-gailuetan.

Derion egonda, Txorierriko mendabaldeko udalerriak atzean uzten ditugu, hurrengo astean zehar ekialdekoak bisitatuko ditugu eta.

Hurrengo geltokiak: Zamudio, Larrabetzu eta Lezama!

Continue Reading →
0

San Blas? Derion hobeto!

Derion, otsailak 3

Euriak gurekin jarraitzen du, gure lehenengo asteburuan. Derio busti batera heldu gara eta pixkanaka lehenengo herritarak ailegatzen dira. Gure bertako produktuko foodtruck-a irekita aurkitzen dute, Bizkaiko txakolina eta pintxoak eskatzen dituzte jateko gogoak pizteko etxera heldu baino lehen. Lau pintxo eskuragarri ditugu, aipa daiteke Aitor Elizegiren proposamena: zezina, tomate eta gaztako brioche gozoa.

Arratsaldean, auzotarrekin egon gara, lau herritarrekin bereziki, haien eskualdeko proiektuetan sartuta daudenak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak proposatzen dituen asmoen inguruan ...

Continue Reading →
0

Talde bereziak, egun zoragarria

Loiun, otsailak 2

Eguna hasi da lehenengo bi taldeen bisita ezin hobeagoarekin,  Aspace Zabaloetxeko lagunak, hain zuzen ere. Gaztetxoek txangoaz (horrela izendatu dute haiek) gozatu dute. Alegiazko errealitatea izan da beren gustukoen txokoa, paleolitoko kobazuloak ikusi ahal izan dituztelako.

Arratsaldean,  herriko familia batzuk etorri dira haien iruzkinak emateko eta, haien bisita izateaz gain, alkatea ere hurbildu egin da herritarren iritzia ezagutzeko asmoz. 

Loiutar horietako bat gerturatu da jakiteko ea suhiltzaileen lanak ere azaltzen diren autobusean, ...

Continue Reading →
0

Kaixo Txorierri!

Sondikan, otsailak 1

Txorrierrik agurtzen gaitu euriarekin, Sondika da gure ibilbideko lehengo geltokia. Jendea apurka-apurka etorri da goizean, odol emaileen autobustzat hartzen gaituzte!. 

Sondikako Nagusien Etxetik etorri dira pertsona batzuk, goizean nahiz arratsaldean, familia batzuk ere gerturatu egin dira autobusera.

Arte Ederretako Museoaren erakusketak harridura sortu du herritarrengan, artea beren kaleetan edukitzeaz esker onez.  Artea, hurbilago eta eskuragai.

Biharko geltokia, Loiu!

Continue Reading →
0

Motorrak berotzen

Bilbon, urtarrilak 31

Egun paregabea izan dugu gaur Bilbon, egun argitsua, eta eguzkiarekin batera jende ugari hurbildu da autobusera, atzoko jakinmina gaurko ezagutza bihurtuz; horregatik jakin ahal izan dute bai zertarako den autobus gorri hori, bai Aldundiko eguneroko lana zein den gure Lurralde Historikoan. Autobus ibilitarian jakin daiteke zein diren Bizkaiko Foru Aldundiko lan-ardatzak eta gaur izandako bilbotar baten komentarioa hau izan da: “ez nekien Aldundia hondartzen zaintzaz eta garbiketaz arduratzen zenik!”

Errepideetan jarraituko dugu informazio ...

Continue Reading →
0

Jantzi luzez Bilbon

Bilbon, urtarrilak 30

Lehengo eguna! Bilbon hasi dugu ibilbidea. Egunaren gertaerarik nabarmena izan da diputatuen bisita; Unai Rementeria, Ahaldun Nagusia, ere etorri da autobusa ezagutzera. Haiek ez dira izan etorri diren agintari bakarrak, Batzar Nagusien ordezkarien bisita ere jaso dugu gaur goizean.

Arrastsaldean bisita gidatuak izan ditugu. Lagunen Artean Elkartea izan da horietako bat, haiek lehenak izan dira autobuseko edukiak ikusteko

Kuriositate handiz hartu gaitu Gran Via zeharkatzen zuen jendeak, ez ...

Continue Reading →
0
Page 10 of 10 «...678910