“Euskadunan abestu dut”

Zorrotza (Bilbo), ekainak 14

Zorrotzako goiza bizia izan da Rafaela Maria zentruak egindako zenbait bisitekin. Bilbon dagoen Errekaldeko aretora maiz joaten direla erakusketak ikustera azaltzen digute, eta emakume batek, pozten da eskualdeen pantailan bere nagusien egoitza ikusten duenean. egunean zehar, bat-bateko bisita ugari daude, hauetako batean, bitxikeri moduan, koro batean parte hartzen duela azaltzen du eta joan den astean Euskalduna jauregian abestu zuela. Selfie panelean argazki bat ateratzera animatzen diegu, momentua gogoratzeko eta koruko kideei erakutsiko diela esan du oso pozik.

 

 

Continue Reading →
0

Gizarte ekintza topaketa eta gilda dastaketa

Sarriko (Bilbo), ekainak 13

Bizkaian dagoen desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako lehehengo egoitzaren bisitarekin hasten dugu eguna, Urizartorre, ADEMBI-k kudeatzen duelarik. Bisita egiterakoa,  Aldundiak duen asistentziazko baliabidea dela gogoraratzen dute, eta eredu berriztagarri bihurtu dela ere.

Arratsaldea oso bizirik mantendu da, food truck-ean “gilda del norte” dastaketarekin eta gizarte ekintzen aditua den ahaldun nagusia etorri delako. Bertan, hiritarrekin egin duen topaketan, gaiaren inguruan, ideiak partekatu dira.

Continue Reading →
0

Basquery garagardoa ezagutuz

Arenal, (Bilbo) ekainak 12

Goizean zehar, zenbait turista etortzen dira eta harrituta geratzen dira Aldundiak Bizkaian egindako guztiaz, bereziki, Santimamiñen dagoen kobazuloarekin. Honi, auzokide batek Mikel Laboaren abestia ezagutzen duela atxikitzen du, non “Egun da Santi mamiña” abestia kobazuloari erreferentzia egin ahal diola atxikitzen duen, izenburu berdina dutelako. Kobazulo zalea dela adierazten du eta hori dela eta, Aldundiak kobazuloak dauden herrialdeetan egindako erakusketa batera joan da, hain zuzen ere, Galdamesera. Arratsaldean, food truck-ean artisau-garagardo dastatzea ikusmira duten pertsonak erakarri ditu, Basquery-k ...

Continue Reading →
0

Uribarrin aniztasuna

Uribarri (Bilbo), ekainak 11

Bilboko Uribarri aldean hasi dugu astea, kultur nahasketak aberasten gaituen izkin honetan. Jende ezberdina urreratu zaigu jakinminez, batez ere euren distrituan Foru Aldundiak egiten duen lanaren nondik norakoaz jabetu nahiean.

Claret fundazioko hainbat taldek bisitatu gaituzte egun osoan zehar. Euren artean atzerritar asko zeuden eta gaur izan da Bizkaiko Foru Aldundiarekin izan duten lehen kontaktua. Egia esan, hainbat proiektu eta zerbitzu ezagutzen zituzten, gure aldundiarenak zirela jakin gabe. Harrituta geratu dira hainbat informazio jasotzeko aukera izan bait dute.

 

Continue Reading →
0

Otxarkoaga jaietan

Otxarkoagan (Bilbo), ekainak 8

Otxarkoaga izan dugu gaurkoan lan toki. Kaleko sasoia erabat girotu zaigu, auzoko jaiak ospatzen hasi baitira.

Goizean Bizitegi elkarteko lehen taldea izan dugu bisitan. Euren poza erakutsi dute, besteak beste, Foru Aldundiari esker baita zilegi euren zentrua zabalik egotea eta ematen duen zerbitzua ematea.

Arratsaldean, Bizitegi elkarteko bigarren taldea hartu dugu atobusean. Euretako baten proposamen interesgarria egin du; Bilbo aldeko hainbat tokitan arte erakusketak egiteko lekurik dagoela eta, Otxarkoagan museo bat ondo legokela uste zuen. Beste bisitarien artean ere ...

Continue Reading →
0

Astiak fotografiatuz

Begoña (Bilbo), ekainak 7

Gure eszenatokia gaur turisten eta Bilboko auzokideen topaketa dugu Begoñako basilika aurrean. Egun osoan zehar, Izangai elkartearen bisita eduki dugu, gizarteratze eta lan sartzearen programa dena, Bizkaian dauden baliabide ezberdinak ezagutzeko interesa izan dute. Gainera, noizbehinkako bisitak ere izan ditugu, haien iritzia utziz, besteak beste, argazkilari batek, Aldundiak parte hartu duen  errepaso historikoaren panelean proiektuak ikusterakoan, autobusean dauden hainbat eszenatokietan egon dela komentatu du. Sabino Aranako bidezubia, Guggenheim Museoaren eta San Mames estadioaren eraikitzea fotografiatu ditu, beste ...

Continue Reading →
0

Errekalde Bizirik

Errekalde (Bilbo), ekainak 6

Auzokideak oso parte hartzaile aurkeztu dira eta zenbait proposamen azaldu dituzte, besteen artean, haien auzora metroa heltzea eta nagusientzako gimnasio makinak jartzea. Baina bereziki, Errekalde zeharkatzen duen autobidearen inguruan duten kexekin deseroso agertu dira. Askok izan dira gaur, ukitze pantailen bitartez, haien desadostasuna Bidesaria planan islatu dute.

 

 

Continue Reading →
0

Emakumearen papera aldarrikatuz

Deustun (Bilbo), ekainak 5

Euskalduna zubiaren azpian, Deuston gelditzen gara gaurkoan. Hainbat bisita eduki ditugu, Fekoor, Lagun Artean eta Ekibera elkarteak alegia. Aipatutako lehehengo taldeak Etxegoki tutoretzapeko apartamentuen ereduari errefentzia egiten dio, Aldundiarena, hain zuzen ere, non Fekoor kudeatzen duen, Positiboki baloratzen dute proiektua ,eta “nazioarteko praktika onena” saria irabazi dutela adierazten dute.

Proposamen moduan, Arbolarte zentrua pantailetan ikustea gustatuko litzaieke, Aldundiak eramaten duen eguneko arreta zentrua. Azkenik, emakume batek, suhitzaileen paper hain garrantzitsua dela entzutean, jakinminez, egun, zenbat emakume lan egiten ...

Continue Reading →
0

Bilbo hiria

Arriaga (Bilbo), Ekainak 4

Bilbo hiriko ibilbidea hasi dugu gaur, Ibaiondon hain zuzen ere. Oraingoan jende anitz hurbildu zaigu autobusaren nondik norakoak ezagutzera; beste gauza batzuen artean Bilboren hazkundeaz pozik daudela esan digute, Foru Aldundiak egindako lanari esker hiria ederragoa eta modernoagoa bilakatu dela.

Bestalde, Euskaltegiko kideen bisita ere jaso dugu. Hiriko datuen pantailan, biztanle kopuruaz gain euskaldun kopurua ere agertu beharko litzatekeela iradoki egin dute, esaterako, bailara bakoitzean. Modu honetan, gure hizkuntzaren errealitatea ezagutuko genuke.

Continue Reading →
0

Egun aparta familientzako

Txurdinagan (Bilbo), ekainak 2

Asteburu hontan, Europa Parkean Merkatarien Elkartea ekitaldi asko antolatzen ditu, adibidez Txurdinagako Orientazio bigarren txapelketa. Ekitaldi hauek famili ugari erakartzen ditu.

Autobusera hurbiltzen direnak gogoratzen digute Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaile eta hondartzainen lanaren garrantzia. Eta beste batzuk informazio paneletan BEAZ erakundearen logoa ikusten dutenean ezaguna egiten zaie eta egiten duen lana txalotzen dute.

Continue Reading →
0
Page 1 of 10 12345...»