¡Agur Bizkaia Goazen!

Sondika,  uztailak 6

Gaur agur esatea tokatu zaigu Sondikan, Bizkaia osoan zehar egindako ibilbidea gogoratuz. Bisiten artean badago bat bereziki aipatu behar duguna, bere emazteak DEMA enplegu eta ekintzailetasuna sustatzeko agentzian lan egin zuela kontatu digun gizonarena. Bestalde, orokorrean jendearen iradokizuna hurrengo hau izan da: gustatuko litzaieke kultura eta euskaran gehiago inbertitzea, aurrekontu gutxien duen saila baita.

Gure azken egunean balantze orokorra egitea tokatzen zaigu. Partaidetza handia izan dugu eta zinez oso interesgarria izan da jendearen iritziak jasotzea, euren hitza haintzat hartzeo eta modu honetan, autobusean ikusgai dauden proiektuetan islatu egiteko. Gustura eta pozik gaude, autobusarekin Foru Aldundia jendearengana hurbildu dugulako.

0