Derio hegazkinen azpian

Derio, uztailak 3

Derioko herrian izan dugu hitzordua gaurkoan. Polikiroldegi alboan izan da gure kokalekua, herriari hainbeste ospe ematen digon hilerri famatuaren alboan hain zuzen ere.

Uda giroa nabarmena izanda ere, izan ditugu egunean zehar gure autobusera igotzera animatu diren lagunen batzuk. Euretako zenbaitek, iradokizun pare bat egin dizkigute. Esaterako, metroko hirugarren bidea edo linea, hasiera baten herriraino iristekoa zen baina ez da horrela izan eta ez da bertaraino heltzen.

Bestetik, Derio oso txarto komunikaturik dagoela aireportuarekin. Horren hurbil egonda, ez dute ulertzen konexioa nola izan daitekeen horren eskasa. Proposamen orokorra hurrengo hau izan da: metro aeroporturaino heltzea, berau duen edozein herritan dagoen bezala.

.

0