“Gazteentzako proiektu gehiago”

Portugalete, ekainak 26

Portugaletera bueltatzen gara eta eguraldi paregabea portugaletetarrak hurreratzera animatu egin du. Familia bat bisitatzen gaitu, eta Eskola kirola agertzen den panelari erreparatzen diote, eta aktibitate hauetan parte hartzen duen entrenatzaile bat ezagutzen dutela adierazten dute. Bestetik, 14 eta 18 urte arteko gazteentzako proiektuak sustatzea proposatzen dute, gazte eta nerabentzako proiektuetan adin tartean sartzen ez direlako.

Bikote bat sartzen da ere autobusera, gure ibilaldia jarraitu duena Bizkaia Goazen blogaren bitartez, eta beraien auzoan egon ginenean, ez zuten aukera izan joateko, hain zuzen ere, Errekalde. Horregatik, aukera ikusten dute gaur, autobusa ezagutzeko eta haien proposamenak uzteko, hala nola, Errekaldeko bidezubia kentzeko.

 

 

 

0