Abusuko zubipean

La Peña (Bilbo), ekainak 25

Abusuko auzoan bukatu dugu gure Bilboko itzulia. Jaiondoko ajea izan arren, umoretsu eta euren alaitasun guztiaz etorri zaizkigu autobusera. Besteak beste tranbia bertaraino iristea gustatuko litzaiekeela esan digute. Orain dela asko dihardute honen alde eskariak egiten. Bestetik hona iradokizun hau: jendeari erraztu egin behar zaio tramiteak egin ahal izatea, batez ere jende nagusiari, beraz, prozesu hau erraztea eskatzen dute hainbat auzokidek.

Abusuko jendea bereziki jatorra izan dela aipatu behar dugu, gaurkoan goraipamen ugari jaso ditugu eta. Batzuek euren harrotasuna erakutsi dute gure lurralde historikoarekiko eta beste batzuek, eskertu egin digute Foru Alndundia auzora ekartzea.

 

0