Uribarrin aniztasuna

Uribarri (Bilbo), ekainak 11

Bilboko Uribarri aldean hasi dugu astea, kultur nahasketak aberasten gaituen izkin honetan. Jende ezberdina urreratu zaigu jakinminez, batez ere euren distrituan Foru Aldundiak egiten duen lanaren nondik norakoaz jabetu nahiean.

Claret fundazioko hainbat taldek bisitatu gaituzte egun osoan zehar. Euren artean atzerritar asko zeuden eta gaur izan da Bizkaiko Foru Aldundiarekin izan duten lehen kontaktua. Egia esan, hainbat proiektu eta zerbitzu ezagutzen zituzten, gure aldundiarenak zirela jakin gabe. Harrituta geratu dira hainbat informazio jasotzeko aukera izan bait dute.

 

0