Otxarkoaga jaietan

Otxarkoagan (Bilbo), ekainak 8

Otxarkoaga izan dugu gaurkoan lan toki. Kaleko sasoia erabat girotu zaigu, auzoko jaiak ospatzen hasi baitira.

Goizean Bizitegi elkarteko lehen taldea izan dugu bisitan. Euren poza erakutsi dute, besteak beste, Foru Aldundiari esker baita zilegi euren zentrua zabalik egotea eta ematen duen zerbitzua ematea.

Arratsaldean, Bizitegi elkarteko bigarren taldea hartu dugu atobusean. Euretako baten proposamen interesgarria egin du; Bilbo aldeko hainbat tokitan arte erakusketak egiteko lekurik dagoela eta, Otxarkoagan museo bat ondo legokela uste zuen. Beste bisitarien artean ere topaketa bitxi bat izan dugu; gure hormetako muralean dagoen argazki batean, Bizkaiako ezgaituen zentru bateko ikasle bat agertzen da eta bere irakaslea izandako batek antzeman egin du. Sekulako ilusioa egin dio!!!

 

0