Emakumearen papera aldarrikatuz

Deustun (Bilbo), ekainak 5

Euskalduna zubiaren azpian, Deuston gelditzen gara gaurkoan. Hainbat bisita eduki ditugu, Fekoor, Lagun Artean eta Ekibera elkarteak alegia. Aipatutako lehehengo taldeak Etxegoki tutoretzapeko apartamentuen ereduari errefentzia egiten dio, Aldundiarena, hain zuzen ere, non Fekoor kudeatzen duen, Positiboki baloratzen dute proiektua ,eta “nazioarteko praktika onena” saria irabazi dutela adierazten dute.

Proposamen moduan, Arbolarte zentrua pantailetan ikustea gustatuko litzaieke, Aldundiak eramaten duen eguneko arreta zentrua. Azkenik, emakume batek, suhitzaileen paper hain garrantzitsua dela entzutean, jakinminez, egun, zenbat emakume lan egiten duten jakin nahi izan du, zoritxarrez, mugatua da.

 

0