Bilbo hiria

Arriaga (Bilbo), Ekainak 4

Bilbo hiriko ibilbidea hasi dugu gaur, Ibaiondon hain zuzen ere. Oraingoan jende anitz hurbildu zaigu autobusaren nondik norakoak ezagutzera; beste gauza batzuen artean Bilboren hazkundeaz pozik daudela esan digute, Foru Aldundiak egindako lanari esker hiria ederragoa eta modernoagoa bilakatu dela.

Bestalde, Euskaltegiko kideen bisita ere jaso dugu. Hiriko datuen pantailan, biztanle kopuruaz gain euskaldun kopurua ere agertu beharko litzatekeela iradoki egin dute, esaterako, bailara bakoitzean. Modu honetan, gure hizkuntzaren errealitatea ezagutuko genuke.

0