Trapagaran, herri lagunartekoa

Trapagaran, ekainak 1

Egun ederra izan da benetan gaur Trapagaran-en pasa duguna. Jendeak oso atsegin hartu gaitu eta parte harte itzela ian dugu, esaterako, goizean zehar izan ditugun EPA Trapagaren-eko talde biak. Hainbat iradokizun egin dizkigute. Aipatu behar dugu, bai eurek eta bai arratsaldean izan dugun hainbat bisitarik puntu berdinak aipatu dituztela.

Hasteko, Trapagaran-en bazegoela egoitza bat egiteko proiektu bat, behertan bera utzi zena. Hau berriro abian jartzeko beharrizan handia dagoela adostu dute denek. Bizkaibusen inguruan ere izan dute zertxobait esateko. Bilbotik irteten den azken autobusa beranduago atera beharko litzatekeela edota, bere egunean zin egin zen bezala, Ansioko metro geltokitik anezka bat jarri; asteburuetako zerbitzuko maiztasuna oso eskasa dela ere esan dute. Azkenik bailaran eskaintza kulturala izugarria dela eta, hauek aurrera eramateko baldintza egokietan dagoen areto baten beharra ikusten dute.

 

0