Meatzaldearekin Hasten Gara

Sestaon, maiatzak 14

Eguraldi petral batekin etorri garen arren, eguzkiak lagundu digu gaur Sestaon egunari aurre egiten.

Goizean goiz jada Lantegi Batuak-eko kidean izan ditugu bisitari. Tarte ederra izan dugu eurekin eta Foru Aldundiaz zenbat dakiten erakutsi digute. Ondoren, dependentzia duten Sestaoko udaletxeko programaren barne dauden pertsonak etorri zaizkigu. Bi puntu aipatu dituzte batez ere. Batetik, metroa herriari eman zaion gauza onenetarikoa dela, halaber, ez dela pertsona nagusiengan guztiz pentsatu eta komun publikoak egitea ondo legokela. Bestetik, kultuira eskaintza nahiko urria dela, oso gutxi inbertitzen dela kulturan  zerbitzuak oso garestiak izanik.

Arratsaldean emakumeen elkarte bat ere izan dugu autobusean, batez ere, eurei dagokien gaiez galdetu digutelarik.

Gaur aste honetako lehen topaketak izango ditugu herrian. Hizketa gaia enplegua izango da, betiko lez, gaian aditu den Ahaldunarekin.

0