Gaztez betatako eguna

Larrabetzun, otsailak 8

Goizean lehenengo eskola taldeak etorri dira. Larrabetzun eskolako lau talde gerturatu dira Arte Ederretako Museoko 40 erreprodukzioak ikustera, erakusketa beti etortzen da autobus ibiltariarekin batera eta bisita autobusean bertan amaitu dute.

LH Labarrabetzuko 4 eta 6 mailako ikasleek Zubiaurre edo Goyaren obrak ikusi ahal izan dituzte, haietariko batzuk oraindik ezin izan baitira Museora joan.

Arratsaldean gaztetxo pilo bat izan dugu gurekin eta Bizkaiko kobazuloetako bisita birtualarekin hunkituta geratu dira.

Hurrengo geltokia eta azkena Txorierrin: Lezama.

0