Bertako prentsak bisitatu gaitu

Zamudion, otsailak 7

Asteazkena lasai hasi da, bi komunikabideen bisitarekin, bertako bi aldizkari: Aikor! eta hilbatean behin argitaratzen den Zamudiorain aldizkaria. Baina biztanleak ere etorri dira, batek apunteak hartu ditu eta guztiz!

Eguerdian, ELGEko lan talde bat gerturatu da gobernu irekiaz hitz egiteko eta autobus ibiltariaren ekimena zuzenean ezagutu nahi zutelako.

Arratsaldean Zamudioko pilota eskolako ia ume guztiek bisitatu gaituzte, frontoiaren aurrean gaude eta. Haiek denbora ona pasatu dute kobazuloak bisitatzen eta beren gurasoek Aldundiaren lanei buruzko informazio gehiago jaso dute.

Txorrierin geratuko gara momentuz, bihar Larrabetzun!

0