San Blas? Derion hobeto!

Derion, otsailak 3

Euriak gurekin jarraitzen du, gure lehenengo asteburuan. Derio busti batera heldu gara eta pixkanaka lehenengo herritarak ailegatzen dira. Gure bertako produktuko foodtruck-a irekita aurkitzen dute, Bizkaiko txakolina eta pintxoak eskatzen dituzte jateko gogoak pizteko etxera heldu baino lehen. Lau pintxo eskuragarri ditugu, aipa daiteke Aitor Elizegiren proposamena: zezina, tomate eta gaztako brioche gozoa.

Arratsaldean, auzotarrekin egon gara, lau herritarrekin bereziki, haien eskualdeko proiektuetan sartuta daudenak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak proposatzen dituen asmoen inguruan interes handia adierazi dute. Haiek komentatu digute gauza xelebre bat, antzinean baserri bakoitzak aukeratzen zuela zein udalerritan ordaindu bere zergak.

Bihar Derion egongo gara berriz, polikiroldegiaren ondoan, zuen zain egongo gara!

0