Talde bereziak, egun zoragarria

Loiun, otsailak 2

Eguna hasi da lehenengo bi taldeen bisita ezin hobeagoarekin,  Aspace Zabaloetxeko lagunak, hain zuzen ere. Gaztetxoek txangoaz (horrela izendatu dute haiek) gozatu dute. Alegiazko errealitatea izan da beren gustukoen txokoa, paleolitoko kobazuloak ikusi ahal izan dituztelako.

Arratsaldean,  herriko familia batzuk etorri dira haien iruzkinak emateko eta, haien bisita izateaz gain, alkatea ere hurbildu egin da herritarren iritzia ezagutzeko asmoz. 

Loiutar horietako bat gerturatu da jakiteko ea suhiltzaileen lanak ere azaltzen diren autobusean, eta hala da. Gainera suhiltzaile baten irudia daukagu gure autobuseko beiratean,  Bizkaiko Suhiltzaile etxeak Aldundiaren ardura baitira, Bilbokoa izan ezik.

Mila esker, Loiu; bihar arte, Derio! 

0