Motorrak berotzen

Bilbon, urtarrilak 31

Egun paregabea izan dugu gaur Bilbon, egun argitsua, eta eguzkiarekin batera jende ugari hurbildu da autobusera, atzoko jakinmina gaurko ezagutza bihurtuz; horregatik jakin ahal izan dute bai zertarako den autobus gorri hori, bai Aldundiko eguneroko lana zein den gure Lurralde Historikoan. Autobus ibilitarian jakin daiteke zein diren Bizkaiko Foru Aldundiko lan-ardatzak eta gaur izandako bilbotar baten komentarioa hau izan da: “ez nekien Aldundia hondartzen zaintzaz eta garbiketaz arduratzen zenik!”

Errepideetan jarraituko dugu informazio gehiago zabaltzeko. Hurrengo geltokia: Sondika!

0